Nortasun Digitala

J. Azurmendik ondo definitzen du Hizkuntza, Nazioa, Estatua liburuan, identitate edo nortasunari buruz: “Identitatea edo nortasuna lehenbizi pertsonala da eta bat da, baina elementu askoz osatua: plurala”.

Elementu plural horiek digitalizatzen ditugu eta sarera igotzearekin batera askotan beraien jabegotza galtzen dugu. Nortasun digital bat daukagu eta hori erabiltzeko modu ezberdinak izan ditzazkegu. Digitalizazio garai honetan, igotzen edo idazten dugun guztiak gugan edo beste norbaitengan eragina izan dezake, horrek, ospe digital bat sortzen du gugan, guk esaten dugun hori eta baita besteek gugan esaten duten horregatik. Baina, zergatik da horren garrantzitsua? Zertan kalte dezake? Zer egin behar dugu? Galdera hauek erantzuten saiatuko gara.

Zergatik da hain garrantzitsua ospe digitala?

Gure etorkizunean edo egunerokotasunean kaltea sor dezake. Interneten jartzen dizkiguten komentario, burla edo kontu faltsuek inguruak gugan duen ikuspuntua aldatzea ekarri dezake. Ospe digitalak hainbat aspektutan kalteak sortzen ditu, aspektu profesional eta pertsonalean. Igo edo bidaltzen ditugun argazki horiek era ezberdinetan manipulatuak izan daitezke eta horren ondorioz zure aurka jar daitezke.

Pertsona orori eragiten digu? Zein kasutan? Zer gertatzen da haurrekin?
Gaur egun pertsona orok dauka internetera jotzeko modua, gure gizarteak interneten bidez egin duela aurrera esan genezake. Egunerokotasunean igotzen ditugun argazkiak egunen batean gure aurka egin dezakete, lagunen baten haserreak beraien okerrena ateraz gu gutxiesteko erabil dezakete. Hainbat eta hainbat aspektu ditugu egunerokotasunean interneten kontrolatzen ez ditugunak. Haur eta gazteen kasuan esaterako, gaur egun oso ohikoa den ciber-bullyinga daukagu, edozein komentariok egiten duen kaltea oso nabarmena da eta haurren egunerokotasunean islatua geratzen da edo beste norbaitek zure argazki edo bideo bat elkarbanatzea. Hainbat eta hainbat alderdik kaltetzen dute haurren oraina eta geroa.

Zeintzuk dira ospe digitala kontrolatzeko lau gakoak? 

  • Zaintza: Monitorizazio-erraminten bitartez, sarea aztertzea. Gure enpresa edo gugatik esan duten hori aztertzea, nork eta non esan duen.
  • Edukia: Ezezagunen esku iristea gustatuko ez litzaigukeen argazkirik edo testurik ez argitaratzea.
  • Kudeaketa: Aditu legalena jotzea, horrela, gauza negatibo horiek ezabatu, ezeztatu edo ezkutatzen lagunduko digu edo hori gertatu aurretik sahiesteko.
  • Erabakia: Gure eskubideak ezagutzeko eta babesteko aholku juridiko onena izatea.

 

Galdera hauei erantzuteko nortasun digitala zer den ulertu dut eta ondoren ospe digitalaren inguruko informazioa jasotzen saiatu naiz, Horretarako, hainbat baliabide erabili ditut:

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s